2011ko eraikin iraunkorrenen sailkapen bitxi bat irakurri ahal izan dugu gaur CNN telebista katearen webgunean. Horietako batzuk etxebizitza partikularrak dira eta beste batzuk berriz, enpresa edo erakundeen egoitzak, edota hotelak, baina guztiek dute komunean gauza bat: ingurumen eta iraunkortasun irizpideak jarraitzen eraiki dituztela. Zerrenda osatzen duten eraikinek hainbat sari jaso dituzte, Green Good Design-etik hasi eta arkitekturako RIBA edo AIA/COTE Top Ten Green projects Awards-etara iritsi arte.
1.- Lorcano etxea (Lorcano, Suitza)
Suitzako Maggiore lakutik gertu eta Designyougo-k diseinatua, eraikin honek eguzki-kolektoreak ditu teilatuan energia lortzeko, ohiko berogailu sistema arruntaren ordez.
2.- Swaroskiren egoitza (Zuritz lakua, Suitza)
Zurich lakuaren ekialdeko ertzean kokatua, estruktura honek oso energia gutxi kontsumitzen omen du eta aldamenean daukan lakuko ura erabiltzen du eraikina hozteko eta berotzeko.
3.- OS etxea (Wisconsin, AEB)
Etxe familiar honek eraikin iraunkorren Platinozko LEED ziurtagiria dauka eta bentilazio natural egokia izateko diseinatua izan zen, baita eguzkiaren argitasuna eta berotasuna ahal den eraginkorren aprobetxatzeko ere. Kanilen optimizazioa ahalbidetzen duen hodi-sistema estrukturatua dauka, baita ur beroa nahieran erabiltzeko sistema ere.
4.- Belodromoa (London, Erresuma Batua)
Eraikin hau 2012ko Joko Olinpiarretan eta Paralinpiarretan erabiliko da. Teilatuan estrategikoki kokaturiko argiztapen sistema dauka eta horrek eguzkiaren argiaren erabilera eraginkorra ahalbidetzen du. Egurrezko estaldurak berriz, aireztatze naturala errazten du.
5.- FUSMH (Wisconsin, AEB)
LEED ziurtagiria duen beste arikin bat, baina kasu honetan Urrezkoa. Ondorioz, honakoak dituen berrikuntzak ez dituen beste eraikinen aurrean %40ko energia aurrezpena dauka. Karbono dioxidoaren sentsoreei esker jenderik ez dagoen geletako energia aurrez daiteke, aireztatzeko sistemari esker. Normalean jendea izaten den geletan aldiz (%90), eguzkiaren argia aprobetxatzen da.
6.- Shimogamo (Kyoto, Japonia)
Etxebizitza honek izan behar zuen ezaugarri nagusia zen “edozein gelatatik berdea ikusi ahal izatea”. Esmerilaketa duen kristalez eginiko estaldura zirkularra dauka etxebizitzak, eta bere atzan, gune berdeak kontraste atsegina eragiten du material industrialarekiko.
Gainontzeko zerrenda eta eraikinen argazkiak
lotura honetan kontsulta ditzakezu (jatorrizko artikuloa ingelesez).