Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora

BERRIAK

2012/02/27 | KROSS BERDEA

1. Kross Berderako bolondresak

Datorren martxoaren 11an, igandea, kirola eta ingurumenarekiko eta iraunkortasunarekiko errespetua eta kontzientziazioa uztartuko dituen Kross Berdea kirol-jarduera aintzindariaren lehenengo edizioa jokatuko da Donostian, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Club Atleticok antolatuta. Jardunaldia arazorik gabe burutu dadin, bolondresen laguntza beharko dugu.

1. Kross Berderako bolondresak

Martxoaren 11an, igandea, Kross Berdearen aurreneko edizioa jokatuko da Donostian. Herri-lasterketa hau aintzindaria izango da beramtuko duelako antolakuntza, planifikazio eta exekuzio faseetan ingurumen eta iraunkortasun irizpideak errespetatuko direlako, ingurumenean eragindako inpaktoa ahal den txikiena izan dadin. Horretarako, pertsona guztientzako erraza den kirol-jarduera diseinatu da (tira, 15 urtetik gorakoentzat) non, esaterako, anoa-puntuetan ez diren plastikozko boteilatxoak erabiliko, musika ere ez da izango ohiko balomen altuan edota hondakin mota ezberdinak biltzeko (ontziak, organikoa, errefuxa…) edukiontzi bereiziak egongo diren.

Lasterketa arrakastatsua izan dadin, antolakuntzatik dei egiten diegu interesa duten lagunei bolondres lanak egin ditzaten Kross Berdearen egunean. Beren betebeharrak ohikoak izango dira: bidegurutzeetan lasterketa bideratu eta trafikoa zaindu, konoak jarri, partehartzaileei jana eta edana eskaini… Euren lana saritzeko, bolondres guztiek saria jasoko dute, hala nola, Kross Berdearen kamiseta eta edalontzi ofizialak, baita babesleek eskainitako elikagaiekin egingo den hamaiketakoan mokadutxo goxoa ere.

Bolondres izan nahi dutenek, Cristina Enea Fundazioarekin jarri beharko dute harremanetan (943453526 / cristinaenea@donostia.org).

Berrien zerrendara itzuli

2014 Uztaila

A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
  • Zuhaiztatu zaitez!
  • 2012. Urteko Iraunkortasun Txostena
  • Uliako Interpretazio Zentroa
  • Proiektuak
  • Natur Txoko
  • Haziera
  • Etxekolanda

Iruditan

Eskola Agenda 21eko Udal Foroa

Ziurtagiriak

BAI EUSKARARI
Ekoscan - MEJORA AMBIENTAL/INGURUMEN HOBEKUNTZA - IHOBE 0244-11

Cristina Enea sarean

  • YouTube
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Ustream
© 2006 - 2014  ·  Fundación Cristina Enea Fundazioa  ·  Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián  ·  Tel: 943453526  ·  Faxa: 943471414  ·  cristinaenea@donostia.org
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezkutua
  • Donostiako Udaletxearen logotipoa