Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora

BERRIAK

2012/02/27 | HITZALDIA

Hiriko laborantza esperientziei buruzko hitzaldia, Iñigo Segurola paisailariaren eskutik

Ostegun honetan, martxoak 1, Iñigo Segurola paisailari ezagunak hitzaldia eskainiko du Donostiako Udaletyxeko udalbatza aretoan (19:00) hiriko laborantza esperientziei buruz. Cristina Enea Fundazioak hirietako nekazaritza eta laborantzari eskainitako LandArea egitasmoaren baitan kokatzen da. Lehenago, egun osoan zehar, landagune edo hiriguneetako eremuetan nekazal-alternatiben garapenean interesa duten gizarte eragileei eta udal teknikari eta kudeatzaileei zuzendutako mintegia izango da Cristina Enean bertan.

Hiriko laborantza esperientziei buruzko hitzaldia, Iñigo Segurola paisailariaren eskutik

Azken urteotan gure artean ugaltzen joan da norberak bere barazkiak ekoizteko zaletasuna, baina baratzekiko dugun joera hori ez da berria geure artean. Jateari ematen diogun garrantzia aintzakotzat izanik geure baratzetako barazkiek eskaintzen duten zapore eta kalitatea miresten ditugu eta horrek lurra lantzeak eskaintzen dituen onurak bilatzera bultzatzen gaitu. Geure hiri inguruetako jabedun gabeko lur sailetan ugariak dira baratze okupak, gehiengoak izaera pribatibo baten inguruan eraikiak.

Ekimen horiek herritarrek ere baratzekiko duten lotura eta beharra islatzen dute. Zentzu honetan, etorkizunerako helburu nagusi izan behar du geroz eta hiritar gehiago bihurtzea barazki-ekoizle.

Era berean, kalitatezkoak eta osasungarriak diren elikagaien ekoizpenaz gain, aisialdi aktiboa ere bultzatzen du baratzagintzak. Honela, osteguneko hitzaldiak, aisialdirako baratzagintzaren historiaz gain, eta ekintza horrek dituen onurez gain, etorkizuneko gure hirien garapenean aisialdirako baratzak nola bultzatu behar diren izango du ardatz.

Adibide ezberdinak erakutsiko dira eta helburua izango da hiritarron artean baratza kudeaketarako nahia piztea, hiritik irten gabe herritarren izaera ruralari bultzada eman, eta, ahal den neurrian, hiritar nekazari gizarte berri bat sortzea.

19:00ETAN DONOSTIAKO UDALETXEKO UDALBATZA ARETOAN. SARRERA DOAKOA ETA IREKIA.

Berrien zerrendara itzuli

2014 Uztaila

A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
  • Zuhaiztatu zaitez!
  • 2012. Urteko Iraunkortasun Txostena
  • Uliako Interpretazio Zentroa
  • Proiektuak
  • Natur Txoko
  • Haziera
  • Etxekolanda

Iruditan

Eskola Agenda 21eko Udal Foroa

Ziurtagiriak

BAI EUSKARARI
Ekoscan - MEJORA AMBIENTAL/INGURUMEN HOBEKUNTZA - IHOBE 0244-11

Cristina Enea sarean

  • YouTube
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Ustream
© 2006 - 2014  ·  Fundación Cristina Enea Fundazioa  ·  Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián  ·  Tel: 943453526  ·  Faxa: 943471414  ·  cristinaenea@donostia.org
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezkutua
  • Donostiako Udaletxearen logotipoa