Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora

BERRIAK

2012/03/06 | ERAKUSKETA

Ekihouse erakusketaren aurkezpena

Gaur eguerdian aurkeztu dugu Cristina Enea Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, bihar inaiguratuko den Ekihouse erakusketa. Ekihouse proiektua, Solar Decathlon Europe lehiaketan parte hartzen duen, eta eguzki-energiarekin hornitzen den etxebizitza bati buruzkoa da. Irailean, EHUk gidatzen duen proiektu hau, mundu zabaleko beste 19 proposamenekin batera lehiatuko da etxebizitza iraunkorrenaren saria irabazteko. Erakusketak egitasmoa aurkeztu eta erakusten du bere fase ezberdinetan. Erakusketaz gain, ekainaren 17an eguzki-energiari eskainitako jardunaldi berezia ospatuko da Cristina Enean.

Ekihouse erakusketaren aurkezpena

Cristina Enea Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, ekihouse erakusketa egongo da ikusgai Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean apirilaren 15era arte. Helburua izango da aipaturiko unibertsitateak Solar Decathlon Europe 2012 ekitaldirako aurkeztu duen proiektua ezagutzera ematea. Era berean, udako solstizioaren inguruko data batean (ekainaren 17an), ekisunday izeneko jardunaldia izango da Cristina Enean. Egun horretan eguzki-energiaren garrantziaz jabetzeko tresnak eta esperimentuak egongo dira ikusgai.

Solar Decathlon Europe nazioarteko lehiaketa bat da, akreditaturiko eskola teknikoei, unibertsitate eta bestelako goi mailako erakundeei zuzendua, non ikasleek osaturiko taldeek eguzki-energiaz funtzionatzen duten etxeak diseinatzen, eraikitzen eta funtziona-arazten dituzten. Lehiaketa aukera aparta da jakinduria sortu eta zabaltzeko, Unibertsitateen eta parte hartzen duten erakundeen prestigioa hedatuz. Gizarteak eskatzen duen eraikuntza iraunkorrari buruzko ezagutza sortzea eta integratzea ahalbidetuko du, kalitate eta erosotasun eskaerei erantzunez. Sozialki, lehiaketa aukera aparta da ingurumenarentzako garrantzitsuak diren esparruei buruz kontzientzia eragiteko, baita energiaren eta energia berriztagarrien erabilera arduratsuaz ere.

Partehartzaileek eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko ezaguerak haundi ditzaten eta eguzki-energiarekin zerikusia duten proiektuen ikerkuntzan eta garapenean parte hartzera anima daitezen diseinatua izan da lehiaketa. Gainera arkitektura, ingeniaritza, enpres-ikasketak, komunikazioa eta marketing arloko ikasleen elkarlana ere sustatzen du, etxebizitzaren merkatuan aplika daitezkeen teknologia berriak garatzeko eta martxan jartzeko helburuarekin.

Parte hartzen duten taldeen helburua da ahalik eta natur-baliabide gutxien kontsumitzen duten, eta aldi berean beren bizitza-zikloan zehar hondakin gutxien sortzen dituzten etxeak eraikitzea. Aparteko garrantzia dauka energia-kontsumoa murrizteak eta beharrezkoa den guztia eguzkitik lortzea.

Lehiaketaren azken txanpan, talde bakoitzak bere etxebizitza muntatu beharko du Madrilen, Villa Solar izeneko gune publiko eta irekian (proiektu guztiak bisitatu ahal izango ditu ikusleak). Parte hartuko duten proiektu guztiek 10 probari egin beharko diete aurre (horrexegatik deitzen zaio hain zuzen ere “decathlon”), irabazlea nor izango den erabakitzeko. 2012ko irailean, lehiaketak 15 herrialdetatik joandako 20 proposamen izango dira, horietatik 11 europarrak (Alemania, Danimarka, Espainia, Frantzia, Holanda, Hungaria, Italia, Norvegia, Portugal, Erresuma batua, Errumania). Horiei Txinatik, Japoniatik, Brasildik eta Egiptorik joandako proiektu bana gehituko zaizkie.

Solar Decathlon Europe lehiaketak, lehen esan bezala, 10 proba izango ditu, eta taldeek aurre egin beharko diete lehiaketaren azkenengo astean zehar, etxebizitzak Villa Solarren daudenean:

LAS 10 PRUEBAS

  • 1.- Arkitektura
  • 2.- Ingeniaritza eta eraikuntza
  • 3.- Energia-eraginkortasuna
  • 4.- Energia elektrikoaren balantzea
  • 5.- Ongizate-baldintzak
  • 6.- Etxearen funtzionamendua
  • 7.- Komunikazioa eta sentsibilizazio soziala
  • 8.- Industrializazioa eta merkatu-bideragarritasuna
  • 9.- Berrikuntza
  • 10.- Iraunkortasuna


ERAKUSKETA

Martxoaren 7an, asteazkena, ekitaldi publikoan inauguratuko den erakusketak (19:00etan Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean), lehiaketa, proiektua eta Madrilen erakutsiko den etxebizitzak dituen energia-sistemak azalduko dituzten panelak izango ditu ikusgai. Etxebizitza, ahal den energia gutxien kontsumitzeko diseinatu dute egileek. Orientazioa, isolamendua edo erradiazioaren kontrola dira helburu hori lortzeko izango dituen sistema pasiboetako batzuk. Bestetik, etxebizitzaren erosotasun-baldintzei eta funtzionamenduari eusteko energia, estaldurako panel fotovoltaikoei esker lortzen da. Helburua da sistema honen bidez etxeak behar duen energia baino gehiago ekoiztea, eta soberakina hiriko-sarera bideratzea. Etxebizitzaren espazioa optimizatuko duen planta aske eta erabilera anitzekoa diseinatu da, barrualdearen eta kanpoaldearen artean jarraikortasun argia sortuz. Elementu hezeak (sukaldea eta komuna)etxebizitzaren bi alboetan kokatzen dira. Erdigunean, erabilera anitzeko altzari batek, espazioa bitan banatzen du. Batetik, sukaldea eta jangela; eta bestetik, logela eta komuna. Iparraldeko eta hegoaldeko fatxadek hutsune haundiak dituzte, irekitzean etxebizitza erabat kanpoaldera proiektatuz.


EKISUNDAY

Bestalde, eta erakusketaren elementu gehigarri gisa, ekainaren 17an ekisunday izenez bataiatu dugun jardunaldia izango dugu Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, eguzkiaren eguna alegia. Udako solstiziotik gertu dagoen egun horretan, Cristina Eneara gerturatzen diren lagun guztiek, batetik ekihouse proiektuari buruzko informazioa jaso ahal izango dute; eta bestetik, bisitariek eguzki-energiaren erabilera ezberdinak azalduko zaizkie esperimentu eta jarduera ezberdinen bitartez.

Berrien zerrendara itzuli

2014 Apirila

A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
  • Zuhaiztatu zaitez!
  • Ura, ibaiak eta herriak
  • Cristina Eneako IV. Ingurumen Ipuin Lehiaketa
  • Uliako Interpretazio Zentroa
  • Proiektuak
  • Natur Txoko
  • Haziera
  • Etxekolanda

Iruditan

Igandean, BerdeBidea herri-lasterketa iraunkorraren hirugarren edizioa jokatuko da

Ziurtagiriak

BAI EUSKARARI
Ekoscan - MEJORA AMBIENTAL/INGURUMEN HOBEKUNTZA - IHOBE 0244-11

Cristina Enea sarean

  • YouTube
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Ustream
© 2006 - 2014  ·  Fundación Cristina Enea Fundazioa  ·  Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián  ·  Tel: 943453526  ·  Faxa: 943471414  ·  cristinaenea@donostia.org
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezkutua
  • Donostiako Udaletxearen logotipoa