Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora
Udaberriaren etorrerarekin batera, hegazti askok migrazio-bidaia hasiko dute Iparraldera, tenperatura epelen bila. Honakoa hegaztien munduan aktibitate asko izaten duen garaia izaten da, euren artean elkartu eta kabiak egiten hasten direlako. Gainera, hegazti-espezie askok Cristina Eneako parkean pasatzen dituzte udako hilabeteak, edota besterik gabe, iparralderago jarraitu baino lehen, bertan hartzen dute atseden.
Cristina Enea Fundaziotik aprobetxatu nahi dugu Donostiako birika berde honek hegaztien migrazio-mugimenduetan jokatzen duen paper garrantzitsua, gurera iristen diren hegaztientzako kabi-kutxak kokatzeko parkeko zuhaitzetan, non deskantsatu eta kabia non egin eduki dezaten. Horregatik, igande honetan, martxoak 25, eguerdiko 12:00etan, familiei zuzendutako Txio-txioka tailerra antolatuko dugu. Bertan, hegaztien mundu liluragarrian murgilduko gara, eta animalia hauek hain bereziak egiten dituzten ezaugarriak ezagutuko ditugu. Cristina Enea parkean bizi diren zenbait espezie ezagutuko ditugu, eta partehartzaileen laguntzarekin kabi-kutxak jarriko ditugu zuhaitzetan.
Beraz, hegaztiak gustoko dituzten familiei eta pertsonei dei egiten diegu tailer honetan parte har dezaten, non, Donostiako suhiltzaileen laguntzarekin, kabi-kutxak kokatuko ditugun parkeko zenbait zuhaitzetan.