Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora

BERRIAK

2012/04/24 | HIDROLOGIKAK

HidroLogikak 2012 egitasmoaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu dugu HidroLogikak egitasmoaren bigarren edizioa Donostiako Udaletxean. Egitasmo honek, Cristina Enea Fundazioak Donosti Kulturaren laguntzarekin antolatua, orokorrean uraren, eta bereziki Urumea ibaiaren papera indartzea du helburu, pertsona guztiei zuzendutako hitzaldi, erakusketa eta bestelako jarduerez beteriko egitarauarekin.

HidroLogikak 2012 egitasmoaren aurkezpena

Bigarren urtez jarraian, Cristina Enea Fundaziotik, Donostia Kulturaren laguntzarekin, Urumea ibaia eta bere bazterrak azterketa-gai eta garatu nahi duen egitarauaren agertoki gisa dituen HidroLogikak proiektua sustatu nahi dugu.

Uraren logika pentsatzea du abiapuntu HidroLogikak egitasmoak. Edgar Morin filosofoaren hitzak hartu nahi genituzke arrazoitzeko modu hau deskribatzeko ahaleginetan: “jario honek inoiz ez dauka errealaren osotasuna sistema logiko baten baitan sartzeko asmorik, baina eusten dion horrekin solasean aritzeko borondatea dauka”.

Hiriko espazioaren planifikazio arrazionala arrazoi modernoaren garaipen gisa aurkeztu bazaigu ere, planifikazio eredu horrek etengabe arazoak eragin izan ditu, eta arazo horiei ukaziotik edo ahazturatik egin izan zaie aurre askotan, edota bere aurka esandakoak ilusio soil gisa ikusiz.

Egutegia
 Maiatzak 2 – uztailak 27  Urumea ibaia Fagollagatik bokaleraino (erakusketa)
 Maiatzak 3 – ekainak 10  Kanputxea, urezko ura (erakusketa)
 Maiatzak 5 eta 19  Urumeako erriberatik zehar oinezko bisita gidatua
 Maiatzak 11 eta 12  Ur-ipuinak
 Maiatzak 12 eta 26  Ibaiaren inguruko arkitektura eta urbanismoa
 Maiatzak 17  Ura: guztion ondare
 Maiatzak 18  Uraren gatazkak (oinarrizko eskubideak pribatizatzeko bidean)
 Maiatzak 24  Urari begiratzeko modu ezberdinak
 Maiatzak 25  “Erreka Mari”
 Maiatzak 26  Literaktum12: poesía Urumea bazterrean
 Ekainak 2  Urumeako ibai-ertza bizikletan, bideak irekiz
 Ekainak 6  bai-uholdeak, Hondamendi naturala eta gizarte kontrolaren artean
 Ekainak 16  Caseríos de la vega del Urumea

HidroLogikak 2012an programaturiko jardueren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero gero (hizlariak, lekuak, ordutegiak, azalpenak...), jo hona.

Eskura ezazu egitaraua PDF formatoan hemen.

Berrien zerrendara itzuli

2012 Ekaina

A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
  • Zuhaiztatu zaitez!
  • 2012. Urteko Iraunkortasun Txostena
  • Hezkuntza Eskaintza 2014/2015
  • Uliako Interpretazio Zentroa
  • Proiektuak
  • Haziera
  • Etxekolanda

Iruditan

Eskola Agenda 21eko Udal Foroa

Ziurtagiriak

BAI EUSKARARI
Ekoscan - MEJORA AMBIENTAL/INGURUMEN HOBEKUNTZA - IHOBE 0244-11

Cristina Enea sarean

  • YouTube
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Ustream
© 2006 - 2014  ·  Fundación Cristina Enea Fundazioa  ·  Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián  ·  Tel: 943453526  ·  Faxa: 943471414  ·  cristinaenea@donostia.org
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezkutua
  • Donostiako Udaletxearen logotipoa