Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora
Larunbatean, maiatzak 19, HidroLogikak 2012 programaren baitan antolaturiko Urumearen ertzetatik oinezko ibilbide gidatua egingo dugu, Joseba Gurutz de Vicenteren eskutik. Duela 2 aste bezala, Urumea bazterretako fauna eta flora ezagutu nahi dutenei gonbidapena helarazten diegu irteeran parte har dezaten.
Itsasadarretako landaredia eta fauna ez dira ozeanoetan edo ibaietan topatzen ditugunak bezalakoak, mareen eraginez aldatu egiten baita gazitasun maila. Ibaien eta itsasoen eragina jasotzen duten itsasadarretako ibaiertzetan bizi diren espezieak egokitu beharrean izan dira, gazitasun mailetara ez ezik korronteetara eta ezponden desnibeletara ere. Ibilbide gidatu honetan oinez joango gara Urumearen ibaiertzetik. Ibaian gora barneratuko gara ibaiak arroarekin eta mendiekin duen erlazioa ulertzeko, eta floraren eta faunaren ezaugarriak behatu eta haietaz hitz egingo dugu. Ibilbide hau Joseba Gurutz De Vicentek gidatuko du.
Bisitan parte hartzea nahi duten guztiek larunbatean (maiatzak 19, Ur-Kirolak elkartearen egoitzara joan beharra daukate (Loiola), goizeko 10:00etan.