Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora
AZKEN ORDUKO OSASUN-ARAZOAK DIRELA-ETA, AZKENEAN MONICA BELLOK EZIN IZANGO DU HITZALDIAN PARTE HARTU.
Hizlariak: María PTQK eta Mónica Bello
Arte mundua aldaketa egoera batean dago. Testuinguru jakin batean kokatzearen garrantziaz gero eta jabetuago, eta honek eskatzen dituen aldaketa metodologikoetan murgilduta dago, natura eta komunitatera gerturatze bidean.
Asko dira, ekologia, ekintza soziala eta arte digital eta elektronikoaren arteko arrakaletan lanean hasi diren artistak.