Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora
Lurreko ibaiak, alde batetik bestera ureztatuz gurutzatzen duten zain horiek, gure zainek gure gorpuarekin egiten duten moduan, betidanik izan dira bizitzaren gidariak bere gainean, gizakia existitu baino lehenagotik, baita ondoren ere. Aldi berean, ibaiak mende eta milurteetan existitu diren herri zein kulturen arerio bihurtu izan dira. Horren adibide da Porma ibaia, bere bazterretan jaio nintzen ni. Baina baita ere, dena esan behar da, ziurrenik poesiarekiko nire bokazioaren arrazoi ere, Juan Benet idazle-ingeniariak sarkastikoki esaten zidan moduan. Idazle hau eleberri profetiko baten arduraduna izateaz gain (Volveras a Region), nire herria eta beste sei eskualde urperatu zituen pantanoaren egilea ere bada. Eleberria garai hartako presaren oinetan idatzia dago, eta niretzako profezia bat baino gehiago da. Nire lanaren poetika bera da.
Hizlaria: Julio Llamazares
19:30ean Donostiako Udaletxe Udalbatza Gelan
Doako haurtzaindegi zerbitzua egongo da.