Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora
Bigarren aldiz, Cristina Enea Fundazioak moda eta iraunkortasuna aurrez-aurre jarriko ditu egitarau zabal baten bidez. Bi urtetik behin antolatzen den Moda Iraunkorraren Asteak bere ibilbideari ekingo dio maiatzaren 10ean, eta hurrengo egunetan hitzaldiak, mintegiak eta moda desfileak izango ditu, modaren esparru ezberdinetako arduradunei ahotsa eskainiz, baina baita herritarrei eurei ere, guztietan parte hartzeko eta hainbat profesionalekin beren esperientziak eta kezkak partekatzeko aukera izango dutelarik. Aurkezpenean izan da Donostian bizi den Tytti Thusberg diseinatzaile finlandiarra. Thusbergek bere azken diseinuetako bat erakutsi du: hondakinez eginiko poltsa, kasu honetan, segurtasun-uhalekin egina.