Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Ongi etorria Cristina Enea Fundaziora

FAQ

Zer da Garapen Iraunkorra?

Gaur egungo belaunaldiaren beharrak asetzen dituen garapena da, baina etorkizuneko belaunaldiei izan ditzaketen beharrak mugatu gabe.

Brundtland txostena (Gure etorkizun komuna Munduko Garapen eta Ingurumenaren Batzordeak osotua).

Zer da Ingurumen Heziketa?

"Prozesu iraunkorra da ingurumen-heziketa, banakoei eta giza taldeei euren inguruneari buruzko kontzientzia hartzen dute eta gaur egungo nahiz etorkizuneko ingurumen-arazoei aurre egiteko ezagutzak, baloreak, gaitasunak, esperientzia eta ausardia emango diena".

Ingurumenari buruzko Nazioarteko Heziketa eta Prestakuntza Kongresua. Mosku, 1987.

Ingurumenari buruzko legeria:

  • Euskadin: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duena.
  • Estatukoa: 26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumenarekiko Ardurarena.

Zeintzuk dira birziklatzearen abantailak?

  • Manufakturaren sektoreko enpleguak babestu eta areagotzen ditu eta merkatu osoan lehiakortasuna handitzen du.
  • Zabortegi eta errausketa-planten beharra murrizten du.
  • Energia aurrezten da eta erabili gabeko materialen erauzketa eta prozesamenduagatiko kutsadura ekiditen du.
  • Mundu osoan klima-aldaketa eragiten duten negutegi efektuko gasak isurtzea murrizten da.
  • Zura, ura eta mineralen moduko baliabide naturalak kontserbatzen dira.
  • Ingurumena etorkizuneko belaunaldientzat mantentzen laguntzen du.

EPA (Ingurumena Babesteko Agentzia), Estatu Batuak.

Zer botatzen da edukiontzi bakoitzean?

  • Edukiontzi berdea: beira
  • Edukiontzi horia: ontzi eta plastikoak
  • Edukiontzi urdina: papera eta kartoia
  • Edukiontzi marroia: produktu organikoak
  • Edukiontzi berde iluna: gainerako produktuak
  • Garbigunea: etxetresna elektriko txikiak, erabilitako olioak, bonbillak, CDak...
  • Informazio zehatzagoa izateko: www.sanmarko.net.

Non dago Donostiako Garbigunea? Zer botatzen da han?

Garberan dago, Intxaurrondo auzoan, merkataritza-gunearen ondoan.

Gailu elektriko eta elektronikoak, bolumen handiko hondakinak, zurak, inausteetako eta lorategietako hondakinak eta etxeetako hondakin arriskutsuak botatzen dira bertan.

Informazio zehatzagoa izateko: www.sanmarko.net.

Ingurumenari buruzko informazioa

Cristina Eneako Dokumentazio Zentroan topatuko duzu ingurumenari eta garapen iraunkorrari buruzko informazioa. Gure katalogoa bistaratzeko: http://librivision.donostia.org.

2014 Azaroa

A A A O O L I
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
  • Zuhaiztatu zaitez!
  • Hemen da konposta!
  • 2012. Urteko Iraunkortasun Txostena
  • Hezkuntza Eskaintza 2014/2015
  • Uliako Interpretazio Zentroa
  • Proiektuak
  • Haziera
  • Ekolapiko
  • Etxekolanda

Iruditan

Eskola Agenda 21eko Udal Foroa

Ziurtagiriak

BAI EUSKARARI
Ekoscan - MEJORA AMBIENTAL/INGURUMEN HOBEKUNTZA - IHOBE 0244-11

Cristina Enea sarean

  • YouTube
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Ustream
  • Instagram
© 2006 - 2014  ·  Fundación Cristina Enea Fundazioa  ·  Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián  ·  Tel: 943453526  ·  Faxa: 943471414  ·  cristinaenea@donostia.org
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezkutua
  • Donostiako Udaletxearen logotipoa