Aurkezpena

irudia



Natura behatuz eguraldiaren mugimenduak azaltzea eta aurreikustea, sentsibilitatetik abiatuta eraikitako ezagutza ororen oinarrizko paradigma da funtsean.

Aby Warburg arte historialariak denbora luzea eskaini zion astrologiari, agerian utziz
mendebaldeko pentsamenduaren historia politikoan, erlijiosoan eta estetikoan izarkonstelazioak irakurtzeko lana zuen “aurrezientzia” horren garrantzia kulturala.

Loteriak eta horoskopoak, maien iragarpenek piztutako interesak, vaina baita bizi-aseguruek eta hauteskundeek ere erakusten dutenez, probabilitate kalkulua, etorkizuneko gertaeren iragarpena eta aztilana, gure ezagutzatik desagertzetik urrun, indarra hartzen joan dira Errealitatearen errepresentazio eta erregimen berrien pean.

Denbora menderatzeak berarekin Dakar berez gerorako xede bat finkatzea. Xede, helburu edo amaiera bat ekintzaren azkena edo helburua izan daiteke, azken fina edo finak, biak biltzen dituen esamoldeak dira euskeraz (azken finean

Gainera, ia erromantze hizkuntza guztietan topatzen dugu “denbora” hitzaren polisemia. Bai denbora kronologikoari bai eguraldiari aipamen eginez. Denborari neurria jartzeko, gizarte eta cultura desberdinek egutegia asmatu bazuten ere, gaur egun, egiten duen denboraren eta egiten dugun denboraren arteko elkarmendekotasuna mehatxu baten itxuran ageri zaigu: klima-aldaketa.

Baina irudimen apokaliptikoak bere izaerari atxikita erakusten zuen bizitasunagatik
liluratzen bagintuen, gaur egun, sistemen kontrol-maila geroz eta handiagoa lortzea denean asmo bakarra, imajinazio milenarista, funtsezko berrikuntza posibilitatetik urrun, guztiz otzanduta ageri zaigu.

Naturan sorburua duen bukaera apokaliptiko batetaz ari gara, zientziak
iragarria edo azaltzeko modukoa eta, oinarrian, ingurumenaren hondamendi edo suntsipen bortitz bat balitz bezala definitua.

Eta era berean, hondamendi naturalizatua, erantzukizunak lausotu direnekoa, eta azkenean grafiko baten lerro meheetan adieraziko dena, eta ez Apokalipsiaren liburuko irudi itzeletan.

Egun, garaikidetasunaren hizkuntza eta gobernua bera apokaliptikoak direnean,
the end erakusketa proposamenak hainbat irakurketa egin nahi ditu natura,
denbora, klima, gizakiaren ekintza eta ezkortasunaren izatearen inguruan, Artean, Literaturan eta Zientzian sorburua duten hainbat lanek osatutako ikuspegitik.

Oier Etxeberria

pie