ZoOo, hitz basatia

Aurkezpena

ZoOo kultur antropologia, biologia eta praktika artistikoak bezalako alor ezberdinetatik abiatuta animaliaren figurari buruzko elkarrizketa proposatzen duen erakusketa egitasmoa da. Hain ikasia nahiz hurbila eta aldiberean arrotza bezain arraroa zaigun unibertso hortara, animalien unibertsora alegia egindako hurbilketa ariketa da. Helburu horrekin 2009ko udan ospatu zen ZoOoren lehen saioak animalien ikusizko edo irudi-errepresentazioari so egin zion bezala, bigarren jardunaldi hauek aldiz fenomeno akustikoa izango dute abiapuntu, entzumenaren bidez mundu paralelo hau ezagutzeko parada eskainiz.

ZoOo Cristina Enea fundazioaren egitasmoa da, Donostiako Audiolab-Artelekurekin eta Vitoria - Gasteizko Amarika Proiektuarekin elkarlanean osatutakoa.